Ostegunean EuskararenEguna izan zenez, Harrobia Lanbide Ikastolan hizlari ezberdinak izan genituen haien esperientzia pertsonalak azalduz.
Dabid Martinez, Harrobian ikasketak burutu ondoren, Didaktiker enpresan hasi zen lanean. Didaktiker enpresa, adimen artifiziala hezkuntzara zabaltzeko asmoz eta hizkuntzen irakaskuntzara zuzendutako software adimendunen aitzindaria izan da.
Urrian, bigarren mailako ikasleek genero berdintasunaren inguruko lau ordutako formazioa jaso zuten.
Urtxintxa Eskolako Ane eta Jon, talde bakoitzaren neska eta mutilekin honako kontzeptuen inguruan eztabaidatu zuten: sexu genero sistema, rolak, estereotipoak eta indarkeria.
Gaur eguneko pandemia dela eta, dinamikak estatikoak izan dira eta honelako baliabide digitalak erabili dituzte.
Hirugarren ebaluazioan, Informatika zikloko lehenengo mailako ikasleek Libera Makers lehiaketan parte hartuko dute eta atzo, urtarrilak 28, Zamudioko Parke Teknologikoko Tecnalia eraikinean egindako aurkezpenean egon ginen. SEO BirdLife -k eta Ecoembes -ek sustatzen duten Libera proiektuaren baitan Lanbide Heziketara bideratutako lehiaketa sortu dute ikasleek honako erronka bati konponbideak eta prototipoak bilatu dezaten: naturan dauden hondakinak batzeko edo naturara hondakinik ez heltzeko. Harrobiak bat egiten du LIBERA duen leloari ‘#basuraleza’-z kontzientziatzeko: ez da zure zaborra baina zure arazoa bada!
Marketina, Kirola eta Informatika zikloetako bigarren mailako ikasleek ‘Autodefentsa feminista eta maskulinitatea’ landu zuten 2 ordutako saioan.
Urtxintxa Eskolako Ane eta Jon, talde bakoitzaren neska eta mutilekin honako kontzeptuen inguruan eztabaidatu zuten: harreman afektiboak, autodefentsa, genero sistemak, indarkeria sexista eta gizon ereduak.
Guztira, Genero Berdintasunaren balioan 6 ordutako formazioa jaso du Harrobiako bigarren mailako ikasle bakoitza aurten.
Harrobiako ikasleek Bizkaiko Foru Aldundiak eta Eusko Jaurlaritzak antolatu duten Gazteen III. Foroan parte hartu dute, Bizkaia jasangarri baten aldeko foroa.
Klima aldaketaren erronkaren inguruan Lanbide Heziketako ikasleak elkartu dira Bilboko Ingeniaritza Eskolan.
Aitor Zulueta (Eusko Jaurlaritza) eta Maria Presa (Bizkaiko Foru Aldundia) ekitaldiaren aurkezpenaren arduradunak izan dira eta taldeekin gai ezberdinak landu dituzte: Elikadura, Goserik ez, Osasuna eta Ongizatea, Kalitate oneko hezkuntza, Energia eta Ekoizpena eta Kontsumo arduratsua.
Talde hauetan Xabier, Gorka, Peio eta Anttonek haien ekarpenak egin eta ondoren talde osoan ondorioak aurkeztu dituzte.