Select Page
Confebask-ek antolatutako ENPRESA&LH ekitaldian parte hartu du Harrobiak

Confebask-ek antolatutako ENPRESA&LH ekitaldian parte hartu du Harrobiak

Publikatuta: Ibon Flores

Abenduaren 4an (asteazkena), 2018-2019 ikasturtean Lanbide Heziketan titulatuei Lantokiko Prestakuntza Kurtsoaren diplomak banatu zizkien Confebaskek Bilboko Euskalduna Jauregian.
Eduardo Zubiaurre-k, Cristina Uriarte-k eta Eduardo Aretxaga-k 26. ekitaldiaren ongi etorria egin ondoren Roberto García (Electro Alavesa) eta Mikele Uranga (Egile Corporation), Lanbide Heziketako ikasleak, haien esperientzia kontatu ziguten.
Harrobiako Informatika eta Kirola zikloetako ikasleek parte hartu zuten LH Dualeko, Erasmus+ planeko eta LPK-ko diplomak jasoz.
Zorionak eta eskerrik asko Aingeru, Jon, Goienetxea, David, Imanol, Alejandro, Markel, Oier, Asier eta Noelia zuen kolaborazioagatik!

‘Kimu Digitalak’ proiektuaren aurkezpena Euskararen Nazioarteko Egunean

‘Kimu Digitalak’ proiektuaren aurkezpena Euskararen Nazioarteko Egunean

Publikatuta: Asier Moneo
Informatika zikloko ikasle ohia izan den Jabi Alfarok hitzaldi bat eman zien Informatikako ikasleei Euskararen Nazioarteko Egunean.
Oraingo honetan, Elkartenet-en garatu duten ‘Kimu Digitalak’ proiektua aurkeztera etorri zitzaigun: ekipo zaharren bizitza luzatu nahi dute Txikilinux sistema eragilea instalatuz eta integratuta dauden aplikazioak erabiliz. Eta noski, guztia euskaraz dago! Ekonomia zirkularraren alde eta egoera ekonomiko larrian bizi diren umeen gaitasun digitalak hobetzeko, Arangoiti eta Miribilla Eskolan pilotajeak egingo dituzte eta emaitzak Berritzegunean aurkeztuko dituzte. Zorte on!
Gaitasun digitaletan sakondu dute Harrobiako ikasleek

Gaitasun digitaletan sakondu dute Harrobiako ikasleek

Publikatuta: Adrian Anton

GRI enpresako Amaiak gaitasun digitalak landu ditu Kirola, Marketina eta Informatika zikloetako ikasleekin. 3 ordutako saioan, berrikuntza, web agerpena eta zibersegurtasuna gaien inguruko azalpenak emateaz gain doako tresnak erakutsi dizkie ikasleei hiru arlo horietan hobetu ezaten; haveibeenpwned proba ezazu! Harrobian badakigu zeharkako gaitasunak indartzea ezinbestekoa dela aldaketa metodologikoa sustatzeko.

Talent Film jardunaldian parte hartu dute Harrobiako ikasleek

Talent Film jardunaldian parte hartu dute Harrobiako ikasleek

Publikatuta: Victor Ruiz

Bilbao Ekintzako Nekane, Maria eta Ainhoa Harrobiara etorri dira Talent Film jardunaldia aurkeztera. 3 ordutako sentsibilizazio saio honetan, bigarren mailako talde guztiek praktikei eta lan munduari begira garatu beharko dituzten gaitasunak landu dituzte. Komunikazioa, talde lana, proaktibitatea eta esfortzua gaitasunen inguruko bideoak ikusi ondoren norberak hausnarketa egin du.

Ondorengo egunetan klasean jarraituko dugu gaitasun hauek lantzen. Honetan datza aldaketa metodologikoa!