Select Page
Informatikako ikasleak League of Legends finalera

Informatikako ikasleak League of Legends finalera

publikatuta: Noelia

 

Harrobia ikastolako mikroinformatika-sistemak eta sareak 1.mailako ikasle talde batek “Legue of Legends” IESports lehiaketara apuntatu eta Euskadi ordezkatzen finalera heldu da. IESports-en balioak betetzeagatik, egin duten esfortzuagatik eta erakutsi duten jarreragatik zoriondu dituzte.

Lehiaketaren finala martxoak 28-31 bitartean izango da  eta guretzako lehiketa jada irabazita dago. Zorionak GUZTIOI!

Sexu-heziketa tailerra

Sexu-heziketa tailerra

Publikatuta: Alejandro Ramos

Harrobiako Informatika zikloko ikasleek sexu-heziketa tailer batetan parte hartu zuten

urtarrilak 18an; Bilboko Udalak antolatutako sexu-heziketa tailerrean.

Aldez aurretik bete zuten galdetegiaren emaitzen arabera egokitu egin da tailerra eta guztien balorazioa positiboa izan da. Gogotsu daude hurrengo ostiralean bigarren eta azken saioa egiteko!

DEMAko hitzaldia

DEMAko hitzaldia

Egilea: Alejandro Ramos

Irailaren 21an (ostirala) gure ikastolara etorri ziren DEMAko langileak. Anak eta Mikelek beraien esperientzia kontatu ziguten ekintzaile mundu lanean: Mikelek esan zigun bere enpresan 11 urte daramatzala lan egiten; Anak hitzaldi bat eman zigun eta berarekin aztertu genituen ekintzaile izatearen abantailak eta desabantailak.

 

SWB2018 Innobide tailerra

SWB2018 Innobide tailerra

Egilea: Noelia Bautista

SWB2018 proiektuak Bilboko Udaletxeko “Gazte Balioak Martxan” irabazi zuen. Hori dela eta pasadan asteartean, irailak 18, 3 saioetatik bigarrena garatu genuen Innobideko Andrearekin. Bertan brainstorming, timeline eta rolen inguruko tailerrak garatu genituen proiektuaren hurrengo bertsioan aplikatzeko.