Select Page
EGONERGO ikasenpresako webgunea sortu dugu

EGONERGO ikasenpresako webgunea sortu dugu

Einar, Aimar, Yunnan eta Imanol gara, Mikroinformatika Sistemak eta Sareak zikloko ikasleak eta EGONERGO gure ikasenpresako webgunea sortu dugu.

WEB moduluan WordPress inguruan ikasitakoa erabili dugu eta hemen ikus dezakezue emaitza: egonergo.com

Gure ikasenpresak informatikan lan egiten duten pertsonentzako produktu ergonomikoak diseinatu eta sortzen ditu, 3D inprimagailuak erabiliz. Produktu hauek erosotasuna eta postura hobetzea dute helburu, ordenagailuaren aurrean denbora asko ematen duten erabiltzaileentzat.

Proiektu honetan webgune bat sortu dugu gure produktuak erakusteko eta enpresaren informazioa modu argi eta erakargarrian azaltzeko. Horretarako, WordPress erabiliz orrialdeak sortu, diseinua pertsonalizatu eta edukia antolatu dugu.

Gure balorazioa oso positiboa izan da, gauza berri asko ikasi ditugulako. Adibidez, WordPress erabiltzen

IREKIBIZI ikasenpresako webgunea sortu dugu

IREKIBIZI ikasenpresako webgunea sortu dugu

Aritz,Raul,Jortiz,Eneko gara, ‘Mikroinformatika Sistemak eta Sareak’ zikloko ikasleak eta Irekibizi gure ikasenpresako webgunea sortu dugu.

WEB moduluan WordPress inguruan ikasitakoa erabili dugu eta HEMEN ikus dezakezue emaitza.

Irekibizi erakutsi nahi dugun zerbitzuak gomazko eskumuturreko batean jartzen dugun nftc sentsore bat du oinarri, eta adin jakin bat duten pertsonentzako erresdikazio- eta etxe-ateak ireki ahal izateko balio du. Sentsorea atean jarritako gailu batetik pasatzen duzu, eta atea automatikoki irekitzen da. Horrela, bezeroak erabili behar duen edozein indar-mota errazten da.

 

Bukatzeko, proiektua oso atsegina eta aberasgarria izan da guretzat. Gauza berriak ikasi ditugu, hala nola produktu praktiko bat diseinatzen eta materialak modu egokiagoan antolatzen; gainera, talde-lanean hobeto aritzen ere ikasi dugu.

E-TUTXE ikasenpresako webgunea sortu dugu

E-TUTXE ikasenpresako webgunea sortu dugu

Mikel Garriga, Iker Perez, Jon Quintero eta Sendoa Sanchez gara, ‘Mikroinformatika Sistemak eta Sareak’ zikloko ikasleak eta E-TUTXE gure ikasenpresako webgunea sortu dugu.

WEB moduluan WordPress inguruan ikasitakoa erabili dugu eta HEMEN ikus dezakezue emaitza.

Gure ikasenpresak mota guztietako estutxeak saltzen ditu. Estutxe handiak eta txikiak ditugu, kolore eta diseinu desberdinetakoak, ikasleen eta eguneroko erabilerarako aproposak. Gainera, kirolerako eta mendira joateko motxilak ere eskaintzen ditugu. Gure produktuak erosoak, praktikoak eta kalitate onekoak dira, bezeroen behar desberdinetara egokitzeko.

Amaitzeko, balorazio oso positiboa egiten dugu. Proiektu hau asko gustatu zaigu, taldean lan egiten ikasi dugulako eta enpresa bat sortzeko prozesua hobeto ulertu dugulako. Gauza berriak ere ikasi ditugu, adibidez produktuak diseinatzen, bezeroekin komunikatzen eta salmentak antolatzen. Esperientzia interesgarria eta dibertigarria izan da guretzat.

Kartoffel

Kartoffel

Diego, Markel, Ian eta Oier gara, ‘Mikroinformatika Sistemak eta Sareak’ zikloko ikasleak eta Kartoffel gure ikasenpresako webgunea sortu dugu.

WEB moduluan WordPress inguruan ikasitakoa erabili dugu eta HEMEN ikus dezakezue emaitza.

Kartoffelen egunerokoa errazteko eta antolaketa hobetzeko irtenbide praktikoak sortzen ditugu. Gure produktu nagusia berrerabil daitezkeen brida imantatuak dira, objektuak modu azkar, garbi eta erosoan lotu eta antolatzeko diseinatuak. Funtzionaltasuna, diseinua eta jasangarritasuna uztartzen ditugu etxean, lanean edo edozein proiektutan erabil daitekeen alternatiba berritzailea eskaintzeko.

Gure helburua kableak, materialak eta eguneroko objektuak modu eraginkorrean antolatzea erraztea da, berrerabil daitezkeen eta erabiltzeko errazak diren produktuen bidez, denbora aurrezten eta ordena mantentzen lagunduz.

Amaieran, asko gustatu zaigu proiektua. Gauza berriak ikasi ditugu, adibidez nola sortu produktu erabilgarri bat eta nola antolatu hobeto objektuak. Esperientzia polita eta interesgarria izan da guretzat.

PIN&;CHIP

PIN&;CHIP

Joseba, Lander, Peio, Urko eta Zeian gara, ‘Mikroinformatika Sistemak eta Sareak’ zikloko ikasleak eta ENPRESA gure ikasenpresako webgunea sortu dugu.

WEB moduluan WordPress inguruan ikasitakoa erabili dugu eta hemen ikus dezakezue emaitza.

Gure proiektua hari gabeko sagu berritzaile batean oinarritzen da. Sagu honek iman txiki bat du, erraz gorde eta gal ez dezan. Imanak saguari leku finkoa emateko aukera ematen dio erabiltzaileari. Gure proiektua Stick & Click deitzen da. Baina proiektu hau egiteko hainbat material erabili ditugu, proiektu hau egiteko balio izan digutenak:Stick & Click.

Oso harro gaude produktu hau sortzeko eta WordPress bidez webgunea garatzeko egin dugun lanarekin. Talde gisa, hasierako ideia produktu erreal eta erakargarri bihurtzeko gaitasuna izan dugu, xehetasun bakoitzean sormena eta ahalegina jarriz. Emaitza gure itxaropenen gainetik dagoela uste dugu.

Webguneari dagokionez, WordPress tresna tekniko gisa bikain erabili dugu. Diseinu profesionala, intuitiboa eta gure produktuaren nortasunarekin bat datorrena lortu dugu. Prozesu honetan guztian elkarrekin lan egiten ikasi dugu, erronkei aurre eginez eta soluzio digital dotore bat eraikiz.

Privacy Overview
Informatika

This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.

Cookies estrictamente necesarias

Las cookies estrictamente necesarias tiene que activarse siempre para que podamos guardar tus preferencias de ajustes de cookies.

Cookies de terceros

Esta web utiliza Google Analytics para recopilar información anónima tal como el número de visitantes del sitio, o las páginas más populares.

Dejar esta cookie activa nos permite mejorar nuestra web.