Select Page

Ion Garcia naiz, Mikroinformatika Sistemak eta Sareak zikloko ikaslea eta praktikak F2 Informatica enpresan (Bilbo) egin ditut. Guztira 120 ordu egin ditut enpresan eta dena ondo baldin badoa maiatzaren 25ean gustatuko litzaidake bueltatzea.

Hau izan da hiru astetan egin ditudan gauza guztiak:

  • Lehenengo astean, Ibanekin Bakioko ikastolara joan ginen, Bakio ikastolako bi erakinen artean zeuden arketak erabilita, gia batekin, lehenengo eraikinean zegoen 48U-ko zegoen armairutik, beste eraikinera 67m-ko sare kable bat bota genuen eta hori egin ondoren Acces Point-a jarri genuen.
  • Bigarren astean, lau toki desberdinetan egon nintzen eta guztietan gauza berdina egin nuen: makina batekin kableak balioztatu, Fluke izena duen makina erabiliz. Hori egin ondoren antena portatil batekin eramangarri batera konektatuka kobertura proba egin behar da, gela guztietatik pasatzen eta azkenik igoera eta jeitsiera proba egin genuen. 
  • Hirugarren astean, zortzi Acces Point-eko instalazioa egin behar izan genuen 48U-ko armairu batekin ere. Kanalizazio berriak jarri behar izan genuen: tramo batzuetan kanaletak eta beste batzuetan hodi korrugatuak.