Select Page

Joseba Casado Beraza naiz,  Mikroinformatika Sistemak eta Sareak zikloko ikaslea eta praktikak egin ditut  PC Quick Repair enpresan (Amurrio). Guztira 115 ordu egin ditut.

Enpresan hainbat gauza egin ditut, ordenagailuen mantenua, hau da, ordenagailuak eta eramangarriak konpondu, desmontatu eta montatu, ere sistema eragileen instalazioak egin ditut eta programa ezberdinen instalazioa. Gainera proiektu pertsonal bat jarri zidaten: Ubuntu zerbitzari bat montatu behar nuen zerbitzu guztiekin, WordPress webgune bat hosteatzeko, bestalde instruktorea Java klaseak ematen zizkidan, Java lengoaia ikasteko, ariketak eginez.

Gauza berri asko ikasi ditut, hasteko Java programazio pixka bat ikasi dut, eta mantenu munduan gauza berri asko ikasi ditut. Niretzat errazena eramangarriak desmontatzea eta montatzea izan da, eta zailena Java programazioa.