Select Page

Unai Lozano naiz, “Mikroinformatika Sistemak eta Sareak” zikloko ikaslea eta praktikak Bilboko ModPc enpresan egin ditut. 105 lan ordu bete ditut baina CoVid-19 dela eta praktikak gelditu ziren eta bueltatzea ezinezkoa izan da.

Nire enpresan gehienetan mahaigaineko ordenagailuekin eta eramangarriekin lan egin dut, hauek montatu, desmontatu, aldatu, konpondu, garbitu, testak egin, sistema eragileak instalatu eta hauek eguneratu, web-ean ere lan egin dut, administrazioan, etab.

105 ordu hauetan hainbat gauza egiten ikasi ditut, adibidez, lan erritmo egokia lortzen, elikapen iturriak testeatzeko aparatua erabiltzen, dendaren administrazioari buruz, etab. Gauzarik errazena beharrezkoa denean lan-taldean aritzea da eta zailena lan epeak betezea da, adibidez ekitaldi baterako ordenagailuak prestatzea.