Select Page

Alvaro Gomez, Iker Mendez, Ane Huerta, Amy Medina eta Garazi Gonzalez gara, ‘Mikroinformatika Sistemak eta Sareak’ zikloko ikasleak eta Firesoft ikasenpresako webgunea sortu dugu.

WEB moduluan WordPress inguruan ikasitakoa erabili dugu eta hemen ikus dezakezue emaitza.

Eskaintzen dugun zerbitzua sistema eragileen sorkuntza eta hiruhileko bakoitzean eguneratzean oinarritzen da. Sistema operatiboak linux-ean oinarrituta daude baina bezeroaren nahietara pertsonalizatuta daude.

Lan honekin web orrialdeak zerotik egiten ikasi dugu; kongresuaren esperientzia ere gustatu zaigu.