Iker Mendez naiz, ‘Mikroinformatika Sistemak eta Sareak’ zikloko ikaslea eta praktikak egiten ari naiz ITE Gido Piovene institutoan (Viceza). Nire eginkizunak hauek dira: Nire nagusiari laguntza informatika batzuekin. Ikasleei laguntzen diet HTML, App Inventor, Gdevelop, WordPress eta horrelako etxeko lanekin, eta ikasgela batean 3D eskaner bat eta 3D inprimagailu bat erabiltzen ikasten ari naiz, eta gero dokumentu bat egiten, nola erabiltzen den azaltzeko. Lan hau gustatzen zait ikasleei gustatzen zaidan zerbait irakasten diedalako eta, gainera, oso jatorrak direlako nirekin. Gainera, zortea izan dut erasmuseko beste batekin tokatuko zaidalako eta institutuan oso ondo pasatzen ari garelako.
Eneko Lazaro Alba naiz, ‘Mikroinformatika Sistemak eta Sareak’ zikloko ikaslea eta praktikak egiten ari naiz 365ithub eta WebWorkHouse enpresan (Cork, Irlanda). Nire eginkizunak hauek dira: Ordenagailu guztien mantenua, Active Directory, inprimaketa eta DNS baten mantenua.Hasieran 365ithub (Gaming loungue) enpresara joan nintzen praktikak egitera eta han ordenagailuen eta inprimagailuen mantenua eraman nuen, esperientzia ez zen izan txarra, baina han 2 hilabete egon nintzen eta gero beste enpresa betera joan nintzen lan egitera. WebWorkHouse ziberkafetegian Windows 2019 zerbitzari bat eta 18 ordenagailu (Windows 10) eramaten ditut. Inprimaketa zerbitzaria birkonfiguratu egin dut eta Active Directory batean 2 talde nagusi zeuden (staff eta cafeusers) talde horiei baimenak adierazi eta kendu dizkiet. Oso gustora nago enpresa berrian eta oso ondo portatzen dira nirekin. Baina Josebak esaten duen moduan Linux-ekin guztia hobeto izango zen…🐧🐧😉
Asier Moneo naiz, Mikroinformatika Sistemak eta Sareak zikloko ikaslea eta praktikak egin ditut Iconnect enpresan. 104 ordu lan egin ditut, baina Erasmus programarekin praktikak egin ditudanez, Covid-19 pandemia dela eta, ezin izango naiz bueltatu Irlandara.
Denda euskarri teknikoko datu basea kudeatzen da, bezeroen produktuak hartu, arazoa aztertu eta konpondu ahalik eta lasterren. Behin arazoa konponduta, apurtuta edo funtzionatzen ez duten piezak, bueltatu behar zaizkio Apple enpresari.
Hainbat programa erabiltzen ikasi dut, adibidez, Filemaker Pro. Bezeroen arazoak aztertzea eta aurkitzea errazena izan da, arazo ohikoenak ziren eta, Macbook-ak desmontatzea izan da zailena, oso sistema konplexu bat erabiltzen dutelako, hau da, torloju asko eta kable asko daramate barruan. Lan honetan asko gustatu zaidan gauza bat talde giroa izan da, oso giro ona zegoen taldekideekin.
This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.
Cookies estrictamente necesarias
Las cookies estrictamente necesarias tiene que activarse siempre para que podamos guardar tus preferencias de ajustes de cookies.
Cookies de terceros
Esta web utiliza Google Analytics para recopilar información anónima tal como el número de visitantes del sitio, o las páginas más populares.
Dejar esta cookie activa nos permite mejorar nuestra web.
¡Por favor, activa primero las cookies estrictamente necesarias para que podamos guardar tus preferencias!