Select Page

Eneko Lazaro Alba naiz, ‘Mikroinformatika Sistemak eta Sareak’ zikloko ikaslea eta praktikak egiten ari naiz 365ithub eta WebWorkHouse enpresan (Cork, Irlanda). Nire eginkizunak hauek dira: Ordenagailu guztien mantenua, Active Directory, inprimaketa eta DNS baten mantenua.Hasieran 365ithub (Gaming loungue) enpresara joan nintzen praktikak egitera eta han ordenagailuen eta inprimagailuen mantenua eraman nuen, esperientzia ez zen izan txarra, baina han 2 hilabete egon nintzen eta gero beste enpresa betera joan nintzen lan egitera. WebWorkHouse ziberkafetegian Windows 2019 zerbitzari bat eta 18 ordenagailu (Windows 10) eramaten ditut. Inprimaketa zerbitzaria birkonfiguratu egin dut eta Active Directory batean 2 talde nagusi zeuden (staff eta cafeusers) talde horiei baimenak adierazi eta kendu dizkiet. Oso gustora nago enpresa berrian eta oso ondo portatzen dira nirekin. Baina Josebak esaten duen moduan Linux-ekin guztia hobeto izango zen…🐧🐧😉

WebWorkHouse argazkiak:

365ithub argazkiak: