Select Page

Alain, Marko, Uztaritz eta Sendoa gara, ‘Mikroinformatika Sistemak eta Sareak’ zikloko ikasleak eta Saturnino de la Peña BHIko (Sestao) IKT arduradunari, Juan Carlos, elkarrizketa egin diogu.

JITSI bitartez, ordubeteko bideohitzaldia antolatu dugu eta informatika arloan haien egoera honako hau dela azaldu digu: haien internet hornitzailea Movistar da eta hariko zein haririk gabeko sarea erabiltzen dute; 30 sarbide puntu inguru dauzkate ikastetxean zehar bananduta. Hiru zerbitzari dituzte bata fisikoa eta beste biak birtualak. Mahaigaineko ekipoak zein eramangarriak dituzte eta Windows 7 sistema eragilea dute instalatuta. Google tresnak eta Office erabiltzeaz gain software libreko programak ere erabiltzen dituzte, adibidez, Gimp. Eraso informatikoetatik babesteko, Firewalla eta Node 32 antibirusa dituzte eta astero segurtasun kopiak egiten dituzte.

Elkarrizketa honekin gauza berriak ikasi ditugu eta oso interesgarria izan da.