Select Page

Iker, Unai, Marcos eta Xabier gara, ‘Mikroinformatika Sistemak eta Sareak’ zikloko ikasleak eta Abusu ikastolako (Bilbo) IKT arduradunari, Jon Aritz, elkarrizketa egin diogu.

JITSI bitartez, ordubeteko bideohitzaldia antolatu dugu eta informatika arloan haien egoera honako hau dela azaldu digu: aplikazioen inguruan, irakasleek eta ikasleek ezberdinak erabiltzen dituzte baina biek Office-koak erabiltzen dituzte. Interneteko bi linea dituzte kontratatuta, biak Euskaltel-ekin. Bi sare dituzte eginda bat irakasleentzat eta bestea ikasleentzat baina biak erabiltzen dute berdina momentuz. Mahaigaineko ekipo eta eramangarri guztietan Windows erabiltzen dute eta Windows server instalatuta dute beraien bi zerbitzarietan. Bi CPD gela dituztela ere esan digu.

Elkarrizketa oso interesgarria izan zen eta oso espeziala guretzat. Informatika arloan gauza berriak ikasi ditugu.