Select Page

Iker Montalban naiz, Mikroinformatika Sistemak eta Sareak zikloko ikaslea eta praktikak egiten ari naiz “Ludus Global” enpresan, Deuston (Bilbo).

Enpresa departamentutan banatuta dago eta nire departamentua bezeroen soportea da, hau da, bezeroek erabiliko duten materiala prestatzea eta dituzten zalantzak/arazoak konpontzea. Nire eginkizun nagusiak hurrengoak dira: ekipoen instalazio osoa egitea eta errealitate birtualeko betaurrekoak frogatzea 3D simulazioetan erabiltzeko, baita ere bustoak prestatzea, bere arduino-plaka eta oihal zurruna jarriz, ez irristatzeko. Arduino-plaka erabiltzen da sistemak hautemateko ea hondoratzen ari den, RCP simulazioa ondo egiteko. Horrez gain, enpresatik bidaltzen diren mezuak eta eskaeren berri ematen dut eta noizbait 3D Egin enpresara pakete batzuk hartzera joan naiz.

Nire balorazioa enpresaren inguruan positiboa da. Gustora egon naiz, ikastolan ikasten ez nituen gauzak ikasi ditut eta esperientzia berri bat bizi dut. Beste pertsona batekin joateak ere lagundu dit, zerbait ez nekienean nik berari galdetzen niolako, eta alderantziz berdin.

Imanol Urkijo naiz, Mikroinformatika Sistemak eta Sareak zikloko ikaslea eta praktikak egiten ari naiz Ludus enpresan (Bilbon).

Nire eginkizunetako bat bezeroen eskaerak osatzea da, adibidez, ekipo informatikoen instalazio osoa egitea, errealitate birtualeko betaurrekoak eta bihotz-birikak suspertzeko bustoa erabiliz. Beste zeregin bat BBBko panpina (bustoa) konfiguratzea da. Panpina horretan, ehun irristagaitz bat jarri behar da eta arduino-plaka bat akoplatu behar da, suspertzen ari dela hauteman dezan. Horretaz gain, enpresatik iristen diren eskaeren berri ere ematen dut, askok etxetik lan egiten baitute.

Nire balorazioa oso positiboa da enpresa honetan, ikastolan ikasten ez nituen gauzak ikasten ari bainaiz, eta horrek esperientzia handia ematen dit lana bilatzeko orduan.

Privacy Overview
Informatika

This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.

Cookies estrictamente necesarias

Las cookies estrictamente necesarias tiene que activarse siempre para que podamos guardar tus preferencias de ajustes de cookies.

Cookies de terceros

Esta web utiliza Google Analytics para recopilar información anónima tal como el número de visitantes del sitio, o las páginas más populares.

Dejar esta cookie activa nos permite mejorar nuestra web.