Select Page

Peio Sánchez Ortega naiz, ‘Mikroinformatika Sistemak eta Sareak’ zikloko ikaslea eta praktikak egiten ari naiz Arratek enpresan (Igorre).

Bereziki gehien egin dodana “mitica” izan da, hau da, ordenagailu bati disko gogorra aldatu berri baten ordez ordenagailua azkarrago joateko. Gero, hainbat ordenagailu montau dodaz enpresa, streamer edota erabiltzaile arruntentzako. Ondoren egon dira egun batzuk non enpresetara joan izan behar garan mantenimendua egitera.

Enpresa hau asko gustatu zait, batez ere oso giro ona zegoelako eta oso jatorrak denak. Informatikaz gain hainbat gauza berri ikasi dodaz, gauza asko azaldu deustie kriptomonetei buruz, 3d inprimagailuak zelan erabiltzen dan be. Beste alde batetik VR betaurrekoak probatzen eta haiekin jolasten ere utzi deustie.

Enpresa hau praktikara doan hurrengo pertsonarentzat gomendatzen dot, egia da urrun samar dagoela, baina dena da haiekin hitz egitea eta zerbait egokitzea oso malguak dira zentzu horretan.