Nire izena Carlos Garcia da, Mikroinformatika Sistemak eta Sareak zikloko ikaslea naiz eta aurten praktikak egiten egon naiz. Nire enpresa Digwind deitzen da eta 105 ordu egin ditut. Digwind enpresa Erandion dago kokatuta eta zoritxarrez ez naiz joango berriro leku oso txikia delako. Nire ordutegia hau izan zen astelehenetik ostegunerarte 9:00tik 14:00era eta 15:00tik 17:30era, ostiraletan 9:00tik 14:00erarte.
Enpresan nire eginkizunak hauek izan dira: ordenagailuen mantenimentua, kutxak enbalatzea eta biltegia antolatzea. Ordenagailuen mantenimentua erraza da, beti adi egon behar zara: batzutan kutxan ipintzen zuen zer arazoa zeukan baina gero pizterakoan ez zuen arazorik. Beste lanak oso errazak ziren.
Praktiketan asko ikasi dut: eramangarriak konpontzen, zelan egiten duten lan beste pertsonek eta baita ere ikasi dut oso nekagarria dela lan egitea. Niretzat erreza izan da lankideekin moldatzea eta baita ere zelako harremana ona dagoen enpresan. Nire ustez ez dago ezer zaila, baina hori da nik lan askotan egon naizelako. Baina berrientzat uste dut zailena izango dela ordutegia, oso goiz esnatu behar zarelako.