Diego, Markel, Ian eta Oier gara, ‘Mikroinformatika Sistemak eta Sareak’ zikloko ikasleak eta Kartoffel gure ikasenpresako webgunea sortu dugu.
WEB moduluan WordPress inguruan ikasitakoa erabili dugu eta HEMEN ikus dezakezue emaitza.
Kartoffelen egunerokoa errazteko eta antolaketa hobetzeko irtenbide praktikoak sortzen ditugu. Gure produktu nagusia berrerabil daitezkeen brida imantatuak dira, objektuak modu azkar, garbi eta erosoan lotu eta antolatzeko diseinatuak. Funtzionaltasuna, diseinua eta jasangarritasuna uztartzen ditugu etxean, lanean edo edozein proiektutan erabil daitekeen alternatiba berritzailea eskaintzeko.
Gure helburua kableak, materialak eta eguneroko objektuak modu eraginkorrean antolatzea erraztea da, berrerabil daitezkeen eta erabiltzeko errazak diren produktuen bidez, denbora aurrezten eta ordena mantentzen lagunduz.
Amaieran, asko gustatu zaigu proiektua. Gauza berriak ikasi ditugu, adibidez nola sortu produktu erabilgarri bat eta nola antolatu hobeto objektuak. Esperientzia polita eta interesgarria izan da guretzat.
