Joseba, Lander, Peio, Urko eta Zeian gara, ‘Mikroinformatika Sistemak eta Sareak’ zikloko ikasleak eta ENPRESA gure ikasenpresako webgunea sortu dugu.
WEB moduluan WordPress inguruan ikasitakoa erabili dugu eta hemen ikus dezakezue emaitza.
Gure proiektua hari gabeko sagu berritzaile batean oinarritzen da. Sagu honek iman txiki bat du, erraz gorde eta gal ez dezan. Imanak saguari leku finkoa emateko aukera ematen dio erabiltzaileari. Gure proiektua Stick & Click deitzen da. Baina proiektu hau egiteko hainbat material erabili ditugu, proiektu hau egiteko balio izan digutenak:Stick & Click.
Oso harro gaude produktu hau sortzeko eta WordPress bidez webgunea garatzeko egin dugun lanarekin. Talde gisa, hasierako ideia produktu erreal eta erakargarri bihurtzeko gaitasuna izan dugu, xehetasun bakoitzean sormena eta ahalegina jarriz. Emaitza gure itxaropenen gainetik dagoela uste dugu.
Webguneari dagokionez, WordPress tresna tekniko gisa bikain erabili dugu. Diseinu profesionala, intuitiboa eta gure produktuaren nortasunarekin bat datorrena lortu dugu. Prozesu honetan guztian elkarrekin lan egiten ikasi dugu, erronkei aurre eginez eta soluzio digital dotore bat eraikiz.
