Erlantz Hurtado, Erlantz Escobal, Oier Pinedo eta Xabier Uriondo gara, ‘Mikroinformatika Sistemak eta Sareak’ zikloko ikasleak eta SEEFOOD gure ikasenpresako webgunea sortu dugu.
WEB moduluan WordPress inguruan ikasitakoa erabili dugu eta hemen ikus dezakezue emaitza.
Gure enpresak sortu duen produktua da APP bat lokalentzako. Gure APP-aren bitartez, bezeroek karta digitala ikusi ahal izango dute baina, funtzio berri bat dakar gure APP-ak: produktuak tamaina errealean eta 3D modelo sinplean ikusteko gaitasuna. Kamararen bitartez produktua aukeratu ondoren, mahai zapiak daukan QRa begiratu eta ikusiko dugu produktu hori nolakoa den. Modu honetan bezeroak behar edo nahi duen janari kantitate zehatzagoak eskatuko luke, janari gutxiago xahutu eta dirurik alferrik ez galtzeko.
Gure proiektua egiten genuen bitartean, ikusi dugu janari asko xahutzen dela mundu osoan, eta hori murrizterakoan, diru asko aurreztuko zuten lokalek eta bezeroek, eta agian, modu honetan ere bai lagundu ahal izango genuke behar duten pertsonei.