Select Page

Eneko, Iker, Aner, Oier eta Markel gara, ‘Mikroinformatika Sistemak eta Sareak’ zikloko ikasleak eta Itxaropenako (Trapaga) IKT arduradunari, Julen, elkarrizketa egin diogu.

Maiatzaren 10ean, Itxaropenara hurbildu ginen eta Julenek informatika arloan haien egoera honako hau dela azaldu zigun: LH eta DBH-ko ikasleek Chromebook-ak erabiltzen dituzte, HHko ikasleek Ipad-ak hasi dira erabiltzen eta idazkaritzakoek mahaigaineko MacBookak erabiltzen dituzte. Ordenagailuetan ez dituzte antibirusik; dena uzten dute Google-en eskuetan. Badago firewall fisiko bat ikastolako sarea babesten duena. Balio ez duten ekipoak Elkartenet deitutako enpresa bati ematen dizkiote.

Asko gustatu zitzaigun ikastola bisitatzea eta gauza gehiago ikusteko gogoz geratu ginen.