Select Page

Oihan, Eneko, Urko, Urtzi eta Alain gara, ‘Mikroinformatika Sistemak eta Sareak’ zikloko ikasleak eta Eguzkibegiko (Galdakao) IKT arduradunei, Dabid eta Iñaki, elkarrizketa egin dioeu.

Maiatzaren 18an, Eguzkibegira hurbildu ginen eta Iñaki eta Dabidek informatika arloan haien egoera honako hau dela azaldu ziguten: bi zerbitzari dituzte rack moduan jarrita, ikasleek Chromebookak erabiltzen dituzte eta mahaigaineko ekipoak dituen informatika gela bat dute. Panda antibirusa daukate instalatuta eta birus maltzurrak sartuz gero ekipoak formateatzen dituzte. Babes kopiak egiten dituzte eta hardwarezko firewall-a erabiltzen dute web orriak filtratzeko. Ekipoak eta haien osagaiak ahalik eta gehien birziklatzen saiatzen dira.

Elkarrizketa egitea gustatu zaigu, beste ikastetxe batetan zer erabiltzen duten ikasi dugulako. Informazio baliagarria eman digute eta giro onean egon gara.