Select Page

Markel, Ander, Aritz, Yari eta Joseba gara, ‘Mikroinformatika Sistemak eta Sareak’ zikloko ikasleak eta Betiko Ikastolako (Leioa) IKT arduradunari, Erramon, elkarrizketa egin diogu.

Maiatzaren 11an (azteazkena), Betiko Ikastolara hurbildu ginen eta Erramonek informatika arloan haien egoera honako hau dela azaldu zigun: orokorrean, Google suitea erabiltzen dute baina administrazioan, Office eta kontabilitateko programak erabiltzen dituzte. Argazkiak editatzeko Pixlr eta Photoshop erabiltzen dute, aurkezpenak eta infografiak egiteko Canva eta bideoak editatzeko WeVideo. Windows Server instalatuta duen zerbitzari bat dute eta 4 sare inprimagailua (2 kolorezkoak eta 2 zuri-beltzekoak) Ikasleek Chromebookak erabiltzen dituzte eta gela bakoitzean proiektore bat dute.

Asko gustatu zitzaigun elkarrizketa egitea Betiko ikastolarekin. Interesgarria izan da gauza berriak ikasi ditugulako, adibidez, Elkartenet enpresari ematen dizkiotela erabiltzen ez dituzten ekipoak.