Select Page

Ekain, Egoitz, Haritz, Aitor eta Jon Ander gara, ‘Mikroinformatika Sistemak eta Sareak’ zikloko ikasleak eta Abusu Ikastolako (Bilbo) IKT arduradunari, Jon Aritz, elkarrizketa egin diogu.

Maiatzaren 12an, Abusu Ikastolara hurbildu ginen eta Jon Aritzek informatika arloan haien egoera honako hau dela azaldu zigun: interneteko hornitzailea Euskaltel da eta bi linea dituzte kontratatuta. Zerbitzaria dorre motatakoa da eta ikasleek Chromebook-ak erabiltzen dituzte. Geletan irakasle ekipoa eta proiektorea dute eta gaur egun ez dute informatika gelarik. Pisu bakoitzean sarbide puntuak dituzte. Google suitea erabiltzen dute ofimatika lanak egiteko.

Abusun eukitako elkarrizketa oso interesgarria izan da gure taldearentzako. Guztioi gustatu zaizkigu gauza berriak ikasi ditugulako, adibidez, zenbat ordaintzen duten Chromebook-engatik.