Select Page

Inhar, Eneko, Naroa eta Ivonne gara, ‘Mikroinformatika Sistemak eta Sareak’ zikloko ikasleak eta Laudio BHIko (Laudio) IKT arduradunari, Maider, elkarrizketa egin diogu.

JITSI bitartez, ordubeteko bideohitzaldia antolatu dugu eta informatika arloan haien egoera honako hau dela azaldu digu: erabiltzen dituzten ordenagailuak montatuta datoz; lehen Intel prozesadoreak aurkitu zenezakeen baina gaur egun AMD prozesadoreak ere aurkitu ditzakezu. Ekipoen mantenua Entelgy enpresak egiten du; ekainean ekipoak eguneratzen dituzte gero irailean arazorik ez edukitzeko. Lizentziak Hezkuntza Sailak ordaintzen ditu eta Google tresnask erabiltzen dituzte. 

Elkarrizketa interesgarria izan da, Laudio BHIko ikastetxearen egoera informatikoa ezagutu dugulako.