Select Page

Aitor Alvarez naiz, ‘Mikroinformatika Sistemak eta Sareak’ zikloko ikaslea eta praktikak egiten ari naiz Lauro ikastolan (Loiu).

Gehien bat Apple gailuekin lan egiten duzu, ikasleak iPad-ak erabiltzen dutelako ikasteko gailua bezala, Meraki softwarea erabiltzen duzu egunero iPad-ak software honekin kontrolatzen direlako. Microsoft Windows sistema eragilearekin ere lan egiten duzu, mahaigaineko ekipoak Windows sistema eragilea erabiltzen dutelako, ekipo hauetan gehien bat domeinuko erabiltzaileekin eta sareko gailuekin lan egin dut, Microsoft Office ere asko erabiltzen da, firewalleko parametroak ere ukitu ditut, kasu honetan FortiGate firewall batekin lan egin dut. Hardwarreko lanak ere egin ditut, askotan ekipoei disko mekanikoak disko solidoen bidez aldatzea edo RAM memoria handitzea. Beste eginkizun interesgarri batzuk 3D-ko inprimagailuak konfiguratzea eta erabiltzen duten softwarea ezagutzea, Apple TV-ak kudeatzea edo eraikinak nola daukaten domotizatuta eta domotikako zerbitzariak nola funtzionatzen diren ezagutzea izan da.

Nire praktikak Lauro ikastolan oso baliagarriak izan dira, ikastola oso handia da eta asko ikasten duzu bertan, oso pozik eta gustora egon naiz egunero Jonekin, LPK-Praktika idealak izan direla esan ahal dut.

Adrián Martínez Serrano naiz, ‘Mikroinformatika Sistemak eta Sareak’ zikloko ikaslea eta praktikak egiten ari naiz Lauro Ikastolan (Loiu).

Nire eginkizunak hauek dira: Chromebook-ekin gorabehera asko izan dira aurten Lauro Ikastolan, nire lanaren zati bat arazoak sakonago identifikatzea da eta konpontzea, ezinezkoa bada tramitatu behar dut. Aldi berean, DBH-an Ipad-ak erabiltzen dute, Ipad guztiak kudeatzeko eta kontrolatzeko Cisco Meraki erabili behar izan dut, tag-ak sortuz  eta aplikatuz, instalatutako aplikazioak egokiak diren berrikusiz edota atera Ipadak sistematik, sartu ere bai. Nire lanaren beste zati garrantzitsu bat, ordenagailuek, inprimagailuek, proiektagailuek… dituzten arazoak konpontzea da,  sofwarekoak edo hardwarekoak.

Orokorrean pozik nago harreman oso ona izan dudalako Jon-ekin eta nahiko gauza berri ikasten ari naiz.