Select Page

Gorka Benito naiz, ‘Mikroinformatika Sistemak eta Sareak’ zikloko ikaslea eta praktikak egiten ari naiz JGN Informatika enpresan (Bilbo).

Bi hilabete hauetan enpresari laguntzen egon naiz, bezeroei windows aktibatzen, adobe aktibatzen eta web orrialde bat egiten. Beste enpresa batzuetara ere atera naiz zerbitzariak edo beste ekipoak konpontzera. Horretaz aparte, enpresak ordenagailu batzuk eman dizkit etxean desmuntatzeko adibidez, MacBook Pro bat. Orain enpresaren dendaren logoa eta bannerrak eguneratzeko esan didate eta horretan nabil.