Asier Moneo naiz, Mikroinformatika Sistemak eta Sareak zikloko ikaslea eta praktikak egin ditut Iconnect enpresan. 104 ordu lan egin ditut, baina Erasmus programarekin praktikak egin ditudanez, Covid-19 pandemia dela eta, ezin izango naiz bueltatu Irlandara.
Denda euskarri teknikoko datu basea kudeatzen da, bezeroen produktuak hartu, arazoa aztertu eta konpondu ahalik eta lasterren. Behin arazoa konponduta, apurtuta edo funtzionatzen ez duten piezak, bueltatu behar zaizkio Apple enpresari.
Hainbat programa erabiltzen ikasi dut, adibidez, Filemaker Pro. Bezeroen arazoak aztertzea eta aurkitzea errazena izan da, arazo ohikoenak ziren eta, Macbook-ak desmontatzea izan da zailena, oso sistema konplexu bat erabiltzen dutelako, hau da, torloju asko eta kable asko daramate barruan. Lan honetan asko gustatu zaidan gauza bat talde giroa izan da, oso giro ona zegoen taldekideekin.