Select Page

Gorka Valdueza Díez naiz, Mikroinformatika Sistemak eta Sareak zikloko ikaslea eta praktikak egin ditut Intebi enpresan, Arrigorriagan. 97 ordu egin ditut enpresan eta maiatzaren 25ean bueltatuko naiz.

Gehien egin nuena izan zen bezeroak artatu, baita ere portatilak formateatu eta konpondu askotan egin nuen eta ordenagailu haietan funtzezko programak instalatu. NAN-eko argazkiak ateratzen eta mozten ere ikasi nuen eta gehiago moztu nuen argazkiak atera baino. Baita ere ordenagailu eta portatilak ireki eta garbitu nituen. Ordenagailuen konprobaketak, tabletekin landu eta nola jarri portatil baten interneta kablez bezero bati irakatsi nion. Segurtasun kopiak egin genituen eta portatil zahar batzuei (8 urtekoak gutxi gora behera) Windows 10 jarri.

Ikasi dudana izan da ordenagailuak nola konpondu, NAN-eko argazkiak egin, etab. Errezena izan da ordenagailuak formateatu eta programak instalatu eta zailena izan zen inprimagailu bat instalatu eta beste inprimagailu bat konpondu.