Publikatuta: Paula Rincón
Harrobia Ikastolako zikloetako ikasleen artean kolaborazioak egin dira gaitasun digitaletan sakontzeko. Kiroleko zikloetako ikasleek Google inprimakien inguruko ordu beteko formazio saioa jaso dute informatikako ikasleen eskutik. Kolaborazio honen bitartez kiroleko ikasleek gaitasun digitaletan sakondu dute eta informatikakoek komunikazioa landu dute. Entrenamendu pertsonaletarako galdetegiak egiteko erabilgarria egingo zaie tresna hau.
Eskerrak ematen dizkiegu informatikako taldeari.