Select Page

Publikatuta: Gorka Valdueza

Urtea ondo bukatzeko, Mikroinformatika Sistemak eta Sareak Harrobiako zikloko ikasleak hustuketa simulakro batean nola jardun eta kaltetuak nola artatu ikasten aritu dira. Sute, uholde, gas isurketa eta antzeko larrialdietan nola jokatu, larrialdietako seinalizazioa, lehenengo sorospena eta istripu mota bakoitzean nolako arreta eman izan da egunotako hizpidea. Erronka Laneko Prestakuntza eta Orientabidea ikasgaiaren gaietako bat izan da, ohi bezala, ETHAZI ereduan oinarrituta.