JaureguiHarrobia ikastolako Mikroinformatika Sistemak eta Sareak zikloko ikaslea naiz eta Sermicro enpresan ari naiz praktikak egiten. Teknikoarekin ateratzen naiz kanpoko lanak egitera, hardware eta software arazoak konpontzeko.
Egilea: Jon Ander FerroLa peñako Juan Delmas ikastetxean nago praktikak egiten.
Haur Hezkuntza eta Lehen Hezkuntza eskaintzen duen ikastetxe hau bi eraikinetan banatuta dago eta nire lana egiteko bietatik mugitu behar naiz.
Gehien errepikatzen dudan lana ikasleen Chromeboketik erabiltzaileak ezabatzea da.
Hurrengo ikasturteari begira gelen excel taulak, hirugarren mailentzako kontuak eta ordenagailu batzuetan partizioak egingo ditut.Batzuetan irakaslekin batera noa beraien geletan laguntzeko eta noizbait klaseak ematen ditut oinarrizko informatikaren inguruan; talde batetan HTML etiketak ere irakatsi ditut.
Harrobia ikastolako Mikroinformatika Sistemak eta Sareak zikloko ikaslea naiz, eta Leioako unibertsitatean nago praktikak egiten.
Hemen egiten ditudan lanak honako hauek dira: TeamViewer-en bidez itzidentziak konpondu, ordenagailuak 0-tik intalatu (landesk erabilita), disko gogorrak desmuntatu, apurtuta dauden ordenagailuen piezak kendu eta Windows, Ubuntu eta Mac sistema eragileen instalazioa eta eguneraketa.
Kristian Hospital naiz, Harrobia ikastolako Mikroinformatika Sistemak eta Sareak zikloko ikaslea, eta nik Santurtzin dagoen Akira Games izeneko denda batean praktikak egin nabil.
Hauetan egiten dudan lan gehienak ordenagailu finko eta eramangarrien konponketak dira, baita ere telebisten konponketak eta Windows sistema eragileen instalazioak.
Markel Miranda naiz, 19 urte ditut, Harrobia Ikastolan Mikroinformatika Sistemak eta Sareak deituriko erdi maila egin dut eta Elurnet enpresan praktiketan nago.
Elurnet Web orriak garatzen dituen enpresa da, beraz arlo horretan lan egiten nabil. Momentuz hainbat gauza ikasi ditut eta hainbat Web orri egin ditut; Artelatz eta Novalia enpresena. Momentu honetan Harrobiako Web orri berria diseinatzen eta garatzen ari gara.