Eneko Castrillo naiz, Mikroinformatika Sistemak eta Sareak zikloko ikaslea. Itxaropena ikastolan pratikak egin ditut, 115 ordu inguru lan egin ditut, baina COVID-19 dela eta ez dakit praktiketara bueltatuko naizen.
Nire eginkizun nagusia INTRANET bat sortzea eta konfiguratzea izan zen, hortik drivera, gmailera, galdetegi batera, kalkulu orrietara eta hainbat gauza gehiagotara sartzeko estekak jarri behar izan nituen. Kalkulu horriak eta galdetegiak ere konfiguratu behar izan nituen. Egin behar nuen beste gauza inbentarioa zen, irakasleen ordenagailuak, proiektoreak, karritoak, etab. Bakarrik LH 4, 5 eta 6 egin ahal izan nituen; ez nuen denbora izan klase guztiak bukatzeko.
Praktiketan gauza asko ikasi ditut, baina garrantsitzuena klasean ikasi duguna praktikan jartzea izan da. Adibidez, oso ezberdina da, klasean google sites-a ikasten erabiltzea edo praktiketan INTRANET bat egitea, gauza batzuk nire kabuz ikasi nituen lana egiterakoan. Egin nuen errezena bi ordenagailu formateatzea eta Windows 7 jartzea izan zen nire ustez eta zailena 3D inprimagailu bat konfiguratzea eta ikasten erabiltzea.