Ibon Flores naiz, Mikroinformatika Sistemak eta Sareak zikloko ikaslea eta praktikak egin ditut Arratek enpresan (Igorre) 140 orduz otsaila eta martxoan. Dena ondo baldin badoa maiatzaren 25ean bueltatuko naiz beste hilabete bat egitera.
Nire eginkizunak hauek dira:
- Internet sareak montatu. Bezeroek dendara deitzen gaituzte, eta bezeroaren etxera joaten gara hau egin ahal izateko. Behin, bi pisutako etxe osotik kablea bota behar izan genuen etxeko gela guztietan Internet konexioa kable bidez izan zezan bezero horrek.
- Mikrotik routera konfiguratzea. Praktiketan egon nintzen lehen astean ikasi nuen eta router berberarekin firewall lanak eta proxy zerbitzari bezala konfiguratzen ere.
- Aurrekontuak eta eskaerak. Web orriaren bidez edota telefonoz, bezeroen eskaerak jasotzen dituzte. Bertan idazten edo esaten digute zer nahi duten haien ordenagailu berrian. Eskaerak jaso ondoren, zenbait aurrekontu egiten ditugu, eta bezero anitzek aurrekontu horietako asko onartzen dituzte. Bestela, osagarriak haien eskaerei jarraituz aldatzen ditugu.
- PC montaketa. Aurreko kontuan hartuz, ordenagailu horietan jarriko ditugun hardwareak eskatu behar izaten ditugu egun horretan bertan. Bestalde, dendan bertan genituen beste piezekin ordenagailuak montatzen hasten gara. Eta behin dena dendan dagoela montaketa amaitzen dugu. Normalean, postaz bidaltzen zaio bezeroari eskatu duen PCa.
- Ordenagailu eramangarrien konponketa. Dendara etortzen diren bezero askok haien eramangarriekin arazoak dituztelako etortzen dira. Zer gertatzen zaien galdetzen diegu, eramangarriak begiratu eta portatilak berritu edo konpondu izan ohi ditugu, gehienetan, disko gogorrak aldatuz. Ikusitako arazorik interesgarrienetako bat hau izango litzateke: behin bezero bat etorri zitzaigun ordenagailuari zer gertatzen zitzaion jakin gabe. Kryptolocker bat zeukala konturatu ginen eta ordenagailua lan egiteko behar zuenez, eta beraz, bertan zeuden datu guztiak oso garrantzitsuak zirenez, pendrive batekin eta programa bat erabilita, backup bat berreskuratzea lortu genuen. Ondoren, ordenagailua formateatu eta backup hori erabili genuen dena lehen zegoen bezala uzteko.
Nire balorazioa: klase teorikoetan ikasitakoa praktikan jarri dut eta enpresa bat barrutik nola funtzionatzen duen erakutsi didate. Gehien gustatu zaidana sareekin zer ikusia duten lanak izan dira, lan guztietatik zailena kryptolockera ordenagailuari kentzea izan da. Bestalde, nire iritziz, lanik errazena aurrekontuak egitea dela uste dut. Izan ere, web orrietatik produktuen prezioak kopiatzea eta gehitzea delako, beti ere bezeroek ematen dizkiguten prezio tarteak eta PCarentzako nahi dituzten ezaugarriak kontuan hartuz, noski. Bueltatzeko irrikan nago.