Einar, Aimar, Yunnan eta Imanol gara, Mikroinformatika Sistemak eta Sareak zikloko ikasleak eta EGONERGO gure ikasenpresako webgunea sortu dugu.
WEB moduluan WordPress inguruan ikasitakoa erabili dugu eta hemen ikus dezakezue emaitza: egonergo.com
Gure ikasenpresak informatikan lan egiten duten pertsonentzako produktu ergonomikoak diseinatu eta sortzen ditu, 3D inprimagailuak erabiliz. Produktu hauek erosotasuna eta postura hobetzea dute helburu, ordenagailuaren aurrean denbora asko ematen duten erabiltzaileentzat.
Proiektu honetan webgune bat sortu dugu gure produktuak erakusteko eta enpresaren informazioa modu argi eta erakargarrian azaltzeko. Horretarako, WordPress erabiliz orrialdeak sortu, diseinua pertsonalizatu eta edukia antolatu dugu.
Gure balorazioa oso positiboa izan da, gauza berri asko ikasi ditugulako. Adibidez, WordPress erabiltzen
