Mikel Garriga, Iker Perez, Jon Quintero eta Sendoa Sanchez gara, ‘Mikroinformatika Sistemak eta Sareak’ zikloko ikasleak eta E-TUTXE gure ikasenpresako webgunea sortu dugu.
WEB moduluan WordPress inguruan ikasitakoa erabili dugu eta HEMEN ikus dezakezue emaitza.
Gure ikasenpresak mota guztietako estutxeak saltzen ditu. Estutxe handiak eta txikiak ditugu, kolore eta diseinu desberdinetakoak, ikasleen eta eguneroko erabilerarako aproposak. Gainera, kirolerako eta mendira joateko motxilak ere eskaintzen ditugu. Gure produktuak erosoak, praktikoak eta kalitate onekoak dira, bezeroen behar desberdinetara egokitzeko.
