Iraitz Corcuera Díaz naiz, Mikroinformatika Sistemak eta Sareak zikloko Harrobiako ikaslea. Praktikak Sermicro enpresan (Erandio-Asua) egin ditut. Nire ordutegia 8:30etik 15etara zen. Gogo handiak nituen baina ez naiz bueltatuko enpresara.
Nire eginkizunak hauek dira: Informartika teknikaria, leku batetik bestera mugitzen naiz enpresaren furgonetarekin, beste enpresa handien informatikako arazoak konpontzeko, Adibidez, Repsol gasolindegietan renove planak egiten, hau da, Repsoleko (SAI-ak, pinpad-ak, inprimagailuak…) instalatzen ditugu, Burger King-ko ordenagailuak, pinpad-ak, inprimagailuak, pantailak…). Enpresa askorekin lan egin dut, Bizkaia, Alaba eta Donosti zehar. Nire ustez asko ikasi dut, langileen artean giro oso ona egon da, nire lankideak oso ondo tratatu naute, beste lankide bat bezala sentitu naiz barruan.
Aurreko guztia egiten ikasi dut eta batzuetan ni bakarrik konpontzen nituen arazoak, Ekipoak eta inprimagailuak desmuntatzen eta konfiguratzen ikasi dut gehien. Erabiltzaileekin nola tratatu ikasi dut eta errespetuz hitz egin behar dela beti, nahiz eta erabiltzaileek errespetuz ez tratatu ere.