Zeian Gastaka naiz, ‘Mikroinformatika Sistemak eta Sareak’ zikloko ikaslea eta praktikak egin ditut Zamakola – Juan Delmas Ikastetxean (La Peña, Bilbo).
Nire eginkizunak honako hauek izan dira: ikastetxean dauden intzidentzia informatikoak konpondu. Adibidez, ordenagailuak, inprimagailuak, proiektoreak, etab.
Nire balorazio orokorra positiboa da. Hasieran ez nuen lan askorik baina denborarekin gero eta lan gehiago egin nuen eta azkenean asko ikasi dut.
