Lander Sanchez naiz, ‘Mikroinformatika Sistemak eta Sareak’ zikloko ikaslea eta praktikak Normicro enpresan egin ditut (Leioa).
Nire eginkizunak honako hauek izan dira: inprimagailu, ordenagailu, pantaila, totem eta bestelako ekipamendu informatikoen instalazioa, konponketa eta konfigurazioa.
Hiru hilabetez praktiketan egon ondoren, zintzotasunez esan dezaket ez dudala hobetu beharreko alderdirik aurkitu. Hasieratik oso ondo antolatuta ikusi dut enpresa, eta eguneroko lana argia eta erraza izan da niretzat. Pixkanaka egokitzen joan naiz, eta une oro sentitu naiz lagunduta eta kontuan hartuta.
