Diego Varas naiz, ‘Mikroinformatika Sistemak eta Sareak’ zikloko ikaslea eta praktikak egin ditut Betiko Ikastolan (Leioa).
Nire eginkizunak honako hauek izan dira: mantenuko gauzak ikasi (Ikerrekin), proiektoreak garbitu, Alexia erabiltzen ikasi eta haren barruan irakasleen koadernoak notak jartzeko, inprimgailuen barruan sartu konfigurazioa ikusteko eta editatzeko, LH-ko ordenagailuen kutxetan kargadore berriak jarri eta funtzionamendua badu ikusi, kalkulu orriak erabili LH Serial Numberrak jartzeko, beste kalkulu orri bat inbentarioa egiteko eta azkenengo bat intzidentziak jartzeko horren barruan (data, gertatutakoa, SN-a, ikaslearen izena, RMA eta ordenagailu edo kargadore bat utzi badiozu ikasleari markatu), Stock-eko ordenagailuen funtzionamendua ikusi funtzionatzen badu etiketa jarri data eta SN-arekin eta bestela garbigunera bidali, HDMI kableak erosi eta irakasle guztiei bat eman, informatikari bat etorri zen eta ikastolako zerbitzarian NAS, SAI eta VPN erakutsi zigun, WIFI berria sortu haren funtzionamendua txarto zebilen, ikasle berriei eta ordezkoei emailak sortu, Acer aplikatiboa erabiltzen ikasi eta egin, bukatzeko Googleko tresnak erabiltzen dugu irakasleak eta ikasleak izendatzeko maila bakoitzan.
Egindako lana asko gustatu zait goian esandako gauza guztiak ikasi ditudalako. Gainera lankideen artean lan giroa oso ona izan da baina haiek klase asko daukate ordu gutxi nirekin egoteko baina oso irakasle onak dira. Garazi nirekin ordu gehienak egon den irakaslea da eta irakatsi dit gauza asko ikastolaren funtzionamenduan. Iñigo DBH-ko irakaslea da eta ordu gutxi egon naiz berarekin Ibairekin bezala baina IKT orduetan gure lanak egin ditugu guztion artean eta gauzak irakatsi dizkidate eta nik haiei bebai.
