Select Page

Amaia Abad Escabias naiz, ‘Mikroinformatika Sistemak eta Sareak’ zikloko ikaslea eta praktikak egiten ari naiz Scientia San Pedro ikastetxean (Bilbo).
Nire eginkizunak hauek izan dira: Ekipo guztien inbentarioa pasatu didate eta konprobatu ditut haien kokapena eta ezaugarriak ondo dauden, Haur Hezkuntza, Lehen Hezkuntza, DBH eta ikastetxean dauden ekipo guztiekin egon naiz. Konprobatu dut irakasle gelan dauden pantaila eta ekipo zaharrak funtzionatzen duten. Sare inprimagailu bat ekipo batzuetara konektatu ditut, Windows zaharra eta Chromebook bat barne.
Zerbitzari bat eta informatikako gailu zaharrak funtzionatzen duten konprobatu dut.
Google kalkulu orri batzuk prestatu ditut ariketa moduan klase baterako eta eramangarri zahar bati ubuntu sistema eragilea instalatu diot.

Egindako lana gustatu zait eta oso gustora egon naiz praktiketako arduradunekin, ikastolako giroa oso ona izan da.