Select Page

Kaixo, ni Garazi Gonzalez naiz,  ‘Mikroinformatika Sistemak eta Sareak‘ zikloko ikaslea eta praktikak egiten ari naiz Urbi Institutuan (Basaurin)

Nire eginkizun nagusiak honako hauek dira: Etortzen diren ikasleen eramangarriak zer gertatzen zaien begiratzea eta konpontzera bidaltzen ditugu. Proiektoreen lanparak nahiko zaharkitutak daudenez, noiz-behinka aldatzen ditugu. Eskolatik joango diren ikasleen ordenagailuak jasotzen ditugu.
Irakasleei google-eko kontua eta pasahitza sortzen dizkiegu, bulegoan dauzkagun gailuak inbentariatzen ditugu. Beste aldetik, patio orduan beti datoz ikasleak eta irakasleak arazoekin haien eramangarriekin, beraz, arazoari konponbidea aurkitzen diogu. Kurtso bakoitzaren hasieran ikasle berrien google kontuak sortu, etab.

Nire iritziz, asko ikasi dut eta ikastola batean informatikoki nola doan ikasi dut. Gehien ikasi dudana da, nola bilatu irtenbidea arazo batzuei adibidez zer protokolo jarraitu behar den ordenagailu bat jasotzeko edo bajan emateko eta abar. Irakasleen artean oso giro ona dago eta oso pozik atera naiz bertatik oso tratu ona jaso dudalako. Asko gustatu zait praktiketan han egotea.