Select Page

Urko Ecenarro eta Urtzi Monasterio gara, ‘Mikroinformatika Sistemak eta Sareak’ zikloko ikasleak Harrobia ikastolan eta TECNOMANT gure ikasenpresako webgunea sortu dugu.

WEB moduluan WordPress inguruan ikasitakoa erabili dugu eta hemen ikus dezakezue emaitza.

Gure enpresa Informatika denda bat da. Bertan ordenagailu berria eros dezakezu edo zure ordenagailua konpontzera eraman dezakezu. Gainera bezeroarentzako arreta pertsonalizatua eskaintzen dugu, bezeroak izan ditzakeen zalantzak ulertu eta ebazteko. Bestalde, ordenagailuetako pieza zaharrekin ordenagailu berriak prestatzen ditugu eta erakundeei oparitzen dizkiegu.

Lan hau egiten asko ikasi dugu eta interesgarria iruditu zaigu. Hasieran arazoak izan genituen baina lan ona egin dugula uste dugu.