Select Page

Jon Ander Manso, Eneko Martinez, Haritz Ibarluzea, Egoitz Diez eta Aitor Lopez gara, ‘Mikroinformatika Sistemak eta Sareak’ zikloko ikasleak eta PCGALACTIC gure ikasenpresako webgunea sortu dugu.

WEB moduluan WordPress inguruan ikasitakoa erabili dugu eta hemen ikus dezakezue emaitza.

Ordenagailuen mantenua egiten dugu eta gure lana hiru zerbitzutan banatuta dago. Lehenengo zerbitzua, mantenua da: ordenagailuak konpontzen eta muntatzen ditugu. Bigarren zerbitzua, piezei bizitza berri bat emanez lortzen dugu, enpresentzako edo ikastolentzako ordenagailu berriak prestatuz. Hirugarren zerbitzua, segurtasuna litzateke baina momentuz ez dago oso garatuta; gure antibirusak sortzea da gure helburua.

Asko gustatu zaigu proiektu hau egitea, Enpresari buruz asko ikasi dugu adibidez, webgune bat nola egin, pertsona bakoitzaren indarguneak eta ahuleziak zeintzuk diren…