Select Page

Oier Marques Arroyuelo naiz, ‘Mikroinformatika Sistemak eta Sareak’ zikloko ikaslea eta praktikak egiten ari naiz Sermicro enpresan (Erandio).

Nire eginkizunak hauek dira: Informartika teknikaria, leku batetik bestera mugitzen naiz enpresaren kotxearekin, beste enpresa handien informatikako arazoak konpontzeko, Adibidez, Renove planak egiten, hau da, El Corte Ingles Viajes enpresari, ekipo batzuk ematen zaizkie, orduan gu ateratzen gara eta ekipo horiek konfiguratzeko eta aldatzeko erabiltzaileei. Besteak beste, Santanderreko totem-ak egiten ditugu, gure laborategian inprimagailuak konpontzen ditugu, Repsoleko SAI-ak instalatzen ditugu, etab. Enpresa askorekin lan egin dut, Bizkaia, Alaba eta Donosti zehar egiten dut lan, Bilbon, Gernika, Gazteiz, Hernani… egon naiz. Nire ustez asko ikasi dut, langileen artean giro oso ona egon da, nire lankideak oso ondo tratatu naute, beste lankide bat bezala sentitu naiz barruan.

Aurreko guztia egiten ikasi dut eta batzuetan ni bakarrik konpontzen nituen arazoak, SAI-ak instalatzen ikasi dut, ekipoak konfiguratzen batez ere, inprimagailuak desmontatzen etc… erabiltzaileekin zelan izan tratua ikasi dut, betikolez mila pertsona tipo daude eta beti errespetuz hitz egin behar duzu nahiz eta erabiltzaileek zurekin ez izan.