Select Page

Ortzi Garaio naiz, Harrobia Ikastolako Mikroinformatika Sistemak eta Sareak zikloko ikaslea naiz. Nire praktikak Biooken egin ditut, irabazi asmorik gabeko elkarte zientifiko batean. Enpresa txikia da eta Mondragon Unibertsitatean (BBF) dago kokatuta, Bilbon.

Gizarte-berrikuntza sustatzea du helburu, herritarrek ekoizpen zientifiko-kulturalean parte hartu eta gozatzeko ekosistemak sortuz, biologiaren eta beste diziplina monotono batzuen arteko mugak ezabatuz.  Hemen adin eta kultura guztietako jendea dago, langileen artean familia txiki bat sortu da. BIOOK 2 langilek osatzen dute, eta berri eroso  hartzen dituzte.  Nire eginkizunak helbide elektronikoen,Drive,Forms eta Excel erabiltzea izan ziren. Ordenagailuen eta inprimagailuen arazoak konpontzea, formularioak eta excel desberdinak egiteaz gain, hala nola “aurrekontugilea”, aldaketa handia egin dugu drivearekin (karpeta guztiak datetan eta atalez antolatu dago). Egun batzuetan, langileei beren lanekin laguntzen ari naiz.

Izan dudan esperientzia ona izan da, lehen hilabetea txarrena izan zen, baina behin behera egin igo daiteke eta hori egin nuen. Ondoren, bigarren eta hirugarren hilabetea dena gurpilen gainean izan zen, nahiz eta lan-karga onesgarria izan, oso pozik nago haiekin. Gainera, oso giro atsegina izan dut, eta, horren ondorioz, koadrila berri bat izan dut.

Dena ondo atera zen!

 

Inhar Gallastegui Segurola naiz, ‘Mikroinformatika Sistemak eta Sareak’ zikloko ikaslea eta praktikak egiten ari naiz Biook enpresan. Enpresa txiki honek Mondragon Unibertsitatean (BBF) kokatuta dago, Bilbon.

Gizarte-berrikuntza sustatzea du helburu, herritarrek ekoizpen zientifiko-kulturalean parte hartu eta gozatzeko ekosistemak sortuz, biologiaren eta beste diziplina batzuen arteko mugak ezabatuz. Hemen adin eta kultura guztietako jendea dago, langileen artean familia txiki bat sortu da. Nire eginkizunak enpresan, Google Drive antolatzea eta edukia transferitzea beste kontu batera izan da  eta helbide elektroniko berriak kudeatzea,  horrez aparte nagusia eskatzen zidan gauzak, adibidez arazo informatikoak konpondu edo inkestak egin.

Izan dudan esperientzia ona izan da, lankideekin oso gustora egon naiz, oso jatorrak izan dira nirekin eta giro egokia egon da, lehenengo hilabetea zailena izan da niretzat, zeren enpresa berri bat denez egokitzeko zailtasunak izan ditut, baina egokitu ondoren dena ondo joan da. Biook-en asko ikasi dut, nabarmentzeko ikasi dut nola den bulego baten giroa eta hainbat tresnak ofimatika arloan ikusi ditut. Oso pozik nago haiekin eta lagun berriak egin ditut.