Select Page

Asier Veiga naiz, ‘Mikroinformatika Sistemak eta Sareak’ zikloko ikaslea eta praktikak egiten ari naiz F2 Informática enpresan (Bilbo).

Nire eginkizunak honako hauek dira: lehenik eta behin egiaztatu ekipoaren serie zenbakiak eta txostenak bat datozela. Ondoren matxura egiaztatu eta ekipoa diagnostikatzen dut. Diagnostikatu ondoren erabaki behar dut arazoa ekipamendu apurtuta aldatuz konpondu dezakedan. Batzuetan matxurak softwarearekin arazoak izaten dira eta berreskurapen sinple batekin konpontzen dira. Beste batzuetan, ekipoa fisikoki hautsita dago eta hardwarea konpondu behar da, adibidez pantailak edo karkasak.

Praktiken balorazioa oso positiboa da eramangarrien hardwareari buruz eta nola konpondu asko ikasi dudalako. Era honetako enpresa batek barrutik nola funtzionatzen duen ikusteko aukera ere izan dut.