Select Page

Ekaitz Hernandez naiz, ‘Mikroinformatika Sistemak eta Sareak’ zikloko ikaslea eta praktikak egiten ari naiz Akira Games enpresan (Santurtzi).

Akiran gailu elektronikoen konponketa arloan lan egiten ari naiz, hardware eta software lanak egiten, adibidez, dorreak montatu eta desmontatu, Virus-ak eta malwareak detektatu eta ezabatu, etab. Bezeroek gehien eskatzen dutena da: programak instalatzea, programak ezabatzea, Windows instalatzea eta Windows aktibatzea. Beste aldetik konsolak ere konpontzen dira: Play 4, Play 3, Play 2, Xbox One, Xbox One X, Xbox 360, Nintendo Switch.

Orokorrean pozik nago enpresarekin: langileak oso ondo portatu dira nirekin eta esperientzia handia lortzen ari naiz. Gailu mota ezberdinekin kontaktuan egoten naizenez, egunero zerbait ikasten dut.