Select Page

Juanes Duarte, Koldo García, Gaizka Aldama eta Oskar Hernández gara, ‘Mikroinformatika Sistemak eta Sareak’ zikloko ikasleak eta Julio Caro Baroja BHIko (Getxo1) IKT arduradunari, Gotzon, elkarrizketa egin diogu.

JITSI bitartez, ordubeteko bideohitzaldia antolatu dugu eta informatika arloan haien egoera honako hau dela azaldu digu: eskolako ekipo guztietan Windows erabiltzen dute, ez dute ordenagailurik bertan muntatzen baizik eta eepresa batek eskaintzen dizkie. Mantenuaren aldetik ez dute ezer berezirik egiten; zerbait apurtzen denean aldatzen dute eta listo. Gela guztietan erabiltzen dituzte arbel digitalak zein proiektoreak.

Egindako elkarrizketa oso interesgarria izan da, Gotzonek problemarik gabe erantzun dizkigu egindako galdera guztiei eta ikastetxe baten informatika kudeaketari buruz asko ikasi dugu.