Select Page

Jon Alluntiz naiz, Mikroinformatika Sistemak eta Sareak zikloko ikaslea eta praktikak egin ditut Abra Seguridad enpresan, oraingoz 105 ordu bete ditut praktiketan. Oraindik ez dakit praktiketara bueltatuko naizen, baina Gobernuak praktikak jarraitzeko maiatzak 25 izango zen. Abra Seguridad Getxon dago kokatuta Romo aldean, Caja de Ahorros kalean dago enpresa.

Nire eginkizunak hauek dira: Abra Seguridad enpresan lan ezberdin asko egin ditugu adibidez, alarma baten instalazioa eta konfigurazioa egin dugu hainbat lekutan adibidez  Bilbao Ekintzetako biltegietan, Santurtziko Bihotz Gaztea ikastolan. Horretaz aparte, segurtasun kamerak jarri genituen hainbat lekutan adibidez, Basurtoko hospitaleko ebakuntza gela batetan, etxe bateko eraikin bateko portalean. Beste leku batzuetan ere lan egin dugu, ate eta  leihoetan magnetikoak , sarbide kontrolak eta sarreretako alarma teklatuak jarri genituen, gailu guztiak konfiguratu genituen ondo funtzionatzeko. Beste eraikin batzuetako alarmen mantenimendua egitera joan ginen. Suteen su sensoreak konprobatu genituen mantenimendua egiterakoan eta ia eraikin guztietan bolumetrikoak jarri genituen edo ondo zihozen konprobatu genuen.

Nire iritziz, enpresa honetan egin dudan lan guztietan asko ikasi dut, niretzako egin ditudan ia lan guztiak berriak zirelako. Gailu guztien instalazioak eta konfiguraketak egiten ikasi dut. Errezena iruditu zaidana instalazioak egitea, kableak eraikinetik pasatzea gailu bakoitzera ondo heltzeko eta zailena gailuen konfiguraketa izan da, sekzio ezberdin asko dituztelako eta batzuetan nahaspila egiten da.