Select Page

Egilea: Egoitz Iturrioz

Ekainaren 17an hasi nintzen urte osoko iraupena izango dituen ikasketa duala egiten Asti Leku ikastolan, Portugalete-n.

Gehien egiten dudan lana ordenagailuen mantenu lanak egitea da eta baita ere ikastolan agertzen diren intzidentzia gehienak argitu. Baita ere ekipoen klonazioak egiten ditut, profilak egokitu, ikasleek behar dituzten programak instalatu, ekipoak konpondu eta ekipoak domeinuan sartu.

Oso pozik nago eta asko ikasten ari naiz informatikaren munduan.