Select Page

Egilea: Markel Miranda

Kaixo! Markel Miranda naiz eta  Otsailaren 25etik Elurnet Informatika Zerbitzuak, S.L. enpresan praktiketan egon naiz, bertan ikastolako WEB orri berria garatu dugu.

Web orria WordPress plataforman garatu dugu. (WordPress software librean oinarritzen den plataforma bat da) eta bertan DIVI theme-a erabili dugu. (DIVI wordpress-en erabiltzen den txantiloia da, honek erraztasun asko ematen du eta diseinu aldetik aukera asko eskaintzen ditu).

Hasteko garapen ingurune batean diseinua erabaki egin nuen. Hasieran orriak ez zuten sakonera izango eta botoiak beste formatu bat izango zuten.

Botoiak ez zitzaizkigun asko gustatzen eta azkenean orain duen diseinua egin genuen. Orria oso laua zela pentsatu genuen eta itzala jarri nion sakontasuna emateko. Diseinatzerako orduan taulak arazo asko ematen zuten (ez zirelako responsive), orduan taulak erabiltzen ziren ataletan beste formatu ezberdinak erabili genituen.

 

Beste ataletan ez ditugu arazorik izan eta “DIVI theme” erabiliz gero dena era jarrai batean egin dugu. Orduan “manos a la obra” jarri ginen eta bigarren hila baino lehen bukatuta izan dugu.